XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta beste batek: . - Hantxe ere torturatu zintuzten beraz.

- Bai, baina ez hainbeste, batez ere kolpeak izan ziren.

Bainera egitera eraman ninduten eta urik ez zegoelako salbatu nintzen.

Bukatzeko berrehun flexio egiteko agindu zidaten, baina hogei eta boskarrenean lurrean jota geratu nintzen.

- Ez zen agertu auzitegiko medikua zure egoera ikustera? - Bai. Mediku forense berak ikusi ninduen Intxaurrondon eta Madrilen.

Intxaurrondon tutik ere ez nuen esan, aurretiaz ezer esatekotan gehiago torturatuko ninduten mehatxua bota zidatelako, gainera ez nekien benetan forensea ala goardia zibila ote zen, ez nintzen fidatzen.

Madrilen, biluztu ondoren beso batetan nuen ubeldura erakutsi nion eta ez zidan kasurik egin.

Metro batetako distantziatik ez zen inoiz hurbildu.

Herren nenbilela eta hanketan min handia nuela esan, eta ezer ez.

Azkenik, aurpegia oso minduta nuela esan eta halaxe erantzun zidan: .

Berau entzunda ez nuen gehiagorik aipatu, jakina, zertarako?

Gero beraiekin kolaboratzeko proposamenak egin zizkidaten ere.

Kontaktu bat egiteko Peio delako baten izena aipatu zuten. - esan zidaten.

Onartzen ez banuen orriak banatuko zituztela salataritzat joz mehatxatu ninduten.

Goardia Zibilaren eskuetan egon nintzen denbora guztian Kafkaren halako pertsonaia sentitu naiz, gauzak gainera datozkizula ikusi eta ezin duzu ezer egin, (...).